2016(e)ko otsailaren 10(a), asteazkena

Geometria geogebrarekin

Kaixo neska mutilok!

Hona hemen polinomio erregularrak zirkunskribatuta ikusteko aukera bi. Horrela, honako informazioa begi bistaz ikusiko duzue:
  • Poligono erregular hori sortzen duten triangelu isoszeleen alde inklinatuak, zirkunferentzia zirkunskribatuaren erradioak dira.
  • Poligono erregular baten apotema, ez da zirkunferentziaren erradioa, triangelu isoszeleen altuera baizik.
  • Poligono erregularraren aldea luzatuz gero, zirkunferentzia ere handitu egiten da. Era berean, apotemak eta erradioak ere.
  • ...
Beste zerbaitetaz ohartzen baldin bazara, idatzi komentarioetan. Animatu parte hartzera!
https://www.geogebra.org/material/simple/id/337643


https://www.geogebra.org/material/simple/id/1338043

Geometria (JClic)

Kaixo neska mutilak!

Hemen naukazue berriro ere zuentzako proposamen berri batekin. Ez dakit gustokoa izan duzuen zatikiak, multiploak eta zatitzaileak lantzeko JClic-en egindako aurreko ariketa. Oraingoan, formatu berberarekin, geometria lantzeko hainbat ariketa dituen applet hau eskaintzen dizuet. Bertan, geometria lantzeko aukera ezberdinak dituzue. Ea gustokoak dituzuen.


Zatikiak, multiploak eta zatitzaileak (JClic)

Kaixo neska mutilak!

Hona hemen DBH1eko matematika ikasgaiko hasierako gaiak lantzeko aktibitate bat. Bertan, zenbakien multiploak eta zatitzaileak landu ditzazkegu, baita zatikiak ere.

Oso interesgarria dela deritzot eta ikasturte hasieran landutako edukiak jolasten gogorarazteko aukera paregabea duzuela uste dut. Disfrutatu eta ondo pasa aplikazio honekin.

2016(e)ko otsailaren 5(a), ostirala

Perimetroak eta azalerak

Kaixo neska mutilak!

Hemen duzue oso ezaguna den Descartes aplikazioa. Bertan, ikasturte honetako eta hurrengoetako edukiak lantzeko ariketa ugari dituzue on-line.

Nik, momentu honetan lantzen ari garen perimetroak eta azalerak lantzeko hiru proposamen egiten dizkizuet:
  1. Perimetroak lantzeko sakatu hemen:
  2. Triangelu eta laukien azalerak kalkulatzeko sakatu hemen: 
  3. Poligono erregularren azalerak kalkulatzeko sakatu hemen:
Disfrutatu!