2016(e)ko urtarrilaren 28(a), osteguna

Pitagorasen teorema praktikatzen (Thatquiz jarduera2)

Kaixo ikasleok!

Gaurkoan, Pitagorasen teorema praktikatzea tokatzen da. Gogoratu nahi dizuet, aurreko egunean teorema hau azaldu genuela klasean. Alde batetik, bideo bat ikusi genuen ezaguna dugun teorema demostratzeko. Bestalde, applet batekin ere jolastu genuen eta katetoen karratuen batura, hipotenusaren karratuaren batura dela argi geratu zen. Azaleren batura da! Hori gogoratu ahal izateko, klikatu hemen.

Orain, hor ikasitako guztia praktikan jartzeko ordua da. Horretarako, bi gauza egin beharko dituzue:

  • Praktikatu: Pitagorasen teorema praktikatzeko klikatu hemen. Nahi beste praktikatu dezakezue. Gogoratu, azterketa bakarrik behin egin dezakezuela.
  • Azterketa: Gai honetako azterketa egiteko klikatu hemen. Azterketa bakarrik behin egin dezakezue.
Zorte on!

Irudi lauen azalerak eta perimetroak (Thatquiz jarduera1)

Kaixo ikasleok!

Klasean hainbat irudi lauen azalerak eta perimetroak nola kalkulatzen diren ikasi dugu. Gogoratu, formulak ikasi behar dituzuela azterketa egunerako, bai azalerenak eta zirkunferentziaren kasuan perimetroarena ere bai.

Norbaitek zalantzaren bat baldin badu, formulen fitxa eskuragarri duzue hemen:



Gogoratu azterketa hurrengo astean egingo dugula, beraz, hemen dituzue hainbat thatquiz ariketa nahi beste praktikatu ahal izateko. Hurrengo estekan agertzen diren ariketak azterketan agertu daitezkeenen antzekoak dira. Aprobetxatu ondo ikasteko, bai formaulak, baita perimetroak ere. Animo! Segi praktikatzera!


Azterketa nahi duzuenean egin dezakezue baina denbora soberan daukazue praktikatzeko. Praktikatu eta prest zaudetenean egin bakarrik azterketa, bakarrik aukera bakarra baituzue. Zorte on!



Notak hurrengo ostiralean esango dizkuzuet klasean. Aguurrr!

2016(e)ko urtarrilaren 27(a), asteazkena

Pitagorasen teoremaren demostrazioa

Pitagorasen teorema demostratzeko aurkitu dudan educaplus-eko applet bat eskaini nahi dizuet. Normalean, Pitagorasen teorema demostratzeko honako bideo hau erabiltzen dut:

 Hala ere, educaplus-eko appletak ere berdina egiten du beste era batean. Ea zein duzuen nahiago!

http://www.educaplus.org/play-177-Teorema-de-Pit%C3%A1goras.html


2016(e)ko urtarrilaren 21(a), osteguna

Irudi lauak 2

DBH 1 mailan matematika ikasgaiko geometria lantzen hasi aurretik, irudi lau bakoitza identifikatzen ikasi beharko dugu. Horretarako, hizki sopa bat prestatu dizuet. Ea denak aurkitzeko gai zareten! Irudi lauak

Irudi lauak

DBH 1 mailan matematika ikasgaiko geometria lantzen hasi aurretik, irudi lau bakoitza identifikatzen ikasi beharko dugu. Horretarako, gurutzegrama bat prestatu dizuet. Disfrutatu ezazue!
Irudi lauak